martes, 28 de junio de 2011

DATORREN IKASTURTEAN JARRAITUKO DUGU LANEAN

Zorionak proiektu honetan parte hartu duzuen guztiontzat! Eusko Jaurlaritzak eraberritu digu Kulturartekotasuna Proiektua datorren ikasturterako. Honek suposatzen du Irailan berriro jarriko garela lanean ekintza eta gai berriak lantzeko. Beraz, Irailak 1ean hemen izango nauzue, proiektu eta ikasleen berriak kontatzen. Eskerrik asko zuen laguntza eta arretagatik. ONDO PASA OPORRETAN!!!!

LIBURUTEGIKO SARIAK: IRAKURLERIK HOBERENAK

Ekainaren 20an, institutuko azken ekitaldian liburutegiko sariak banandu genituen irakurleen artean. Aurtengo 1. Saria Evelin Jiménezentzat izan da eta 2. Saria Ane Artetxerentzat. Gogoratu nahi dugu Evelin blog honetan agertu zela orain dela gutxi Herri Ijitoari buruzko hitzaldian ere parte hartu zuelako. Zorionak Evelin eta Ane!!!



4. HITZALDIA: EUSKAL HERRIA

Pasaden astean, 2011-6-20an, Sodupeko Kultur Etxean veste ekintzen artean Kulturartekotasuna Proiektuaren barnean antolatutako azken hitzaldia izan genuen. Honetan Euskal Herria izan zen gaia, eta hitzaldiaren proposamena ikasle batzuena izan zen. Hizlariak Eloi Basarrate, Alexander Martínez (2. DBH-koak), Ibone García, AmaiaIribar, Lucía Fernández eta Josu Gutiérrez (3. DBH-koak) izan ziren. Euskal Herriaren ezaugarri batzuk azaldu zizkiguten (kokapena, historia, ezaugarri politiko batzuk, hizkuntza…) eta, nahiz eta arazo tekniko batzuk izan, primeran egin zuten. Zorionak eta eskerrik asko guztiei haien partaidetzagatik!!!

miércoles, 13 de abril de 2011

GUGAZ BIDAIATZEN: VIAJE AL CORAZÓN DE AFRICA

Datorren ostiralean, Apirilak 15, Güeñeseko Kultur Etxean Iker Alvarez balmasedatarrak hitz egingo digu pasaden udan Afrikara egindako bidaiaz, Uganda, Kenia eta Tanzania bisitatzen. Anima zaitezte Ikerren eskutik Afrikako bihotzetik bidaiatzera!

GUGAZ SOLIDARIO: NICARAGUA-EL RAMA

Gehienek dakizuenez, urte honetako hasieran Gugaz (Güeñeseko elkarte solidarioa) Nikaraguara joan zen 2010. urtean lortutako dirua (5.000 euro baino gehiago) El Rama herriko 21 ikasleri unibertsitatera joaten laguntzeko asmoz. Elkarte honen ekintzetan gure ikasle batzuk parte hartzen dute bolondrez. Pasaden astean Sodupeko Kultur Etxean bidai honetako berria eman zuten, baina guretariko askok ezin izan genuen joan ekitaldi hau arratsaldez izan zelako. Hori dela eta, ekartzen dut hona dokumental bat non bidai hau laburtzen den. Seguru baietz ineresatuko zaizuela.



Gugaz Solidario Nicaragua from Gugaz_TB on Vimeo.

martes, 12 de abril de 2011

HITZALDIA: IJITOAK ETA MAROKO

Apirilaren 8an mundu osoan Herri Ijitoaren eguna ospatzen zen. Gure institutuan ere ospatu nahi genuen eta horretarako Kulturartekotasuna Proiektutik hitzaldi berri bat antolau genuen Sodupeko Kultur Etxean. Honetan Evelin, Judith eta Korik herri ijitoaren kultura, ohiturak, arauak... azaldu zizkiguten eta ikasleen galderak erantzun zituzten. Oso aberazgarria izan zen, zeren eta nahiz eta gure artean bizi eta hazi oso ezezagunak dira guretzat haien ohituren esanahiak eta arrazoiak. Aldi berean erakutzi ziguten oso harro daudela ijitoak izateagatik eta XXI. mendeko ijitoak direla. Eskertu behar diegu Albari eta Migueli -Juditen ama eta Evelinen aita- laneguna izan arren gurekin egoteagatik haien alabak laguntzen data berezi honetan. Haiekin batera, Meryem-ek ere Marokoko kultura azaldu zigun: kokapena, jaiak, janariak, bisitatzeko lekuak, ospakizunak... argazki ederren bidez. Eskerrik asko hizlari hauei, bikanekoak zarete!!! DBH 1. mailan horrelako hitzaldia prestatzeko gai izan bazarete etorkizunean hartzen duzuen helburua lortuko duzue!!!


martes, 5 de abril de 2011


ETORKINEN POPULAZIOA HAZTEN DA EUSKADIN

El País Vasco cuenta en la actualidad con 144.551 inmigrantes inscritos en el padrón, un colectivo que ya representa el 6,6% de la población total, y que ha aumentado en 5.182 en el último año, según el avance provisional del padrón municipal presentado por el Instituto Nacional de Estadística (INE). Así mismo, el País Vasco fue la segunda autonomía donde más aumentaron los inmigrantes empadronados.
Por nacionalidades, los colectivos más numerosos en Euskadi son los rumanos (16.220), los marroquíes (15.679), los colombianos (12.099) y los bolivianos (11.788). Ahora bien, dentro de Euskadi, la evolución de la inmigración es desigual. En Álava alcanza el 8,9%, con 28.641 extranjeros. Por su parte, Vizcaya se sitúa en el 6,2% (71.962) y Guipúzcoa registra un porcentaje similar con 43.948. El mayor aumento, en cifras absolutas, lo registra el territorio vizcaíno, donde ese colectivo crece en 3.252 personas. Guipúzcoa suma 1.499 más, y Álava se estanca un poco, con un aumento de 431.
La comunidad vasca ha pasado a ser receptoras de inmigración. Una buena parte de los nuevos inmigrantes proceden al parecer de otras autonomías más castigadas por la falta de trabajo. Otro factor que también puede estar influyendo en el incremento de la población foránea en Euskadi es un fenómeno habitual en los procesos migratorios: en una primera fase, los extranjeros se instalan en las ciudades más grandes de un país, pero luego se extienden por el resto del territorio, aprovechando las redes familiares y de compatriotas.
(Fuente: El Correo digital y El País)


APIRILAK 8, IJITO HERRIAREN EGUNA

Datorren ostiralean, Apirilak 8, mundu osoan ijitoek haien eguna ospatuko dute. 1971. urtean Londresen herrialde ezberdinetako ijitoak elkartu ziren Lehen Kongresu Ijitoa ospatzeko. Hor Rom terminoa onartu zuten, eta haien bandera eta himnoa ere bai, eta horregatik urtero haien eguna ospatzen dute data horretan.
Bilbon Kaledor Kayiko eta Sim Romi-k ekintza ezberdinak antolatu dituzte Romani Jaia Alde Zaharrean ospatzeko ospakizun honen 40. urteurrena. Plaza Berrian txikientzako jolasak, kaleko tailerrak, txokolatada, musika eta dantza izango dute goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte.
Guk ere, IES Güeñes BHIn hitzaldi bat izango dugu. 1. DBHko ikasle ijitoek haien kultura, ohiturak, arauak eta abar azalduko dizkigute. Seguru baietz gauza asko ikasiko ditugula haiekin! Honen berri izango duzue.

lunes, 4 de abril de 2011

RETRATOS DE ARENA

Hona hemen Saharako emakumeen argazkiz osatutako erakusketa zoragarri bat. Ea animatzen garen eta hurbiltzen gara ikustera, seguru merezi duela.


jueves, 31 de marzo de 2011

NOTA ASKO, SOINU BAT



Pasaden asteazkenean, Martxoak 30, berrehun ikasle inguru munduko kulturengana hurbildu ziren musikaren bidez. Ikasleak 10-14 urtetakoak eta Bizkaiko 8 ikastetxetakoak ziren. Gure institututik DBH 1. mailakoak joan ziren Miren H. eta Argirekin, Kultutrartekotasuna Proiektuaren barne.

Jardunaldia goizeko 10etan hasi zen, Bilboko El Carmen Elizaren lokaletan. Txemi Aranburuk, Güeñesko irakasle ohia eta talde antolatzaile kide eta aurkezleak azaldu zuenez, ekintza onen helburu nagusia “besteek eskeintzen diguten aberastasunera urbiltzea da”.

Aurkezpena egin eta gero, bideo batzuk ikusi genituen pentsarazteko eta motibatzeko. Geroago, ikasleak taldeka banandu ziren eta lan egiten hasi ziren. Gure ikasleek egindako tailerrak hauek izan ziren: “euri makila bat egiten ikasten”, “kulturartekotasunari buruzko testigantzak, munduko musikak eta abestiak, baina beste tailer batzuk ere egon ziren, halaber: Indiako pandero bat egiten ikasten, muralak, entzunaldiak eta dantza. Atsedenaldia eta gero, talde bakoitzak besteen aurrean azaldu zuen tailerretan egindakoa. Eta amaitzeko, “Crea música” talde afrikarra bere soinuak eta dantzak eskaini zizkiguten. Esan daiteke hau izan zela unerik politena, parte hartu genuen guztiek, bai ikasleak bai irakasleak, elkarrekin dantza egiten hasi ginenean. Zoritzarrez, nahiz eta oso gustora egon, guk amaitu baino lehen alde egin behar izan genuen, bazkaltzeko ordua baitzen.

Tailerretan ikasleek egindako tresnak berziklatutako materialekin egin zituzten. Horretaz aparte, munduko musika eta baloreei buruzko hausnarketa sakon bat egin zuten, beste herrialdetako eta beste ikastetxeetako ikasleekin egon ziren… “Nota asko, soinu bat” II. ekitaldi honetan.

Gure ikasleen balorazioa oso ona izan da. Gehien gustatu zitzaiena, esan dudan bezala, azken kontzertua izan zen, “oso ondo jotzen zutelako, martxa handia sortu zelako eta jende guztia dantzatzen jarri zelako”. Horrez gain ere asko baloratzen dute beste ikastetxeetako jendea ezagutzeko aukera izatea, kulturartekotasunari buruzkoa ikasitakoa, musika tresna ezberdinak ikastea (yunbel, zanpoina, kutxa…), klaseekideekin gelaz kanpo egotea, jende berria ezagutzea, monitoreak bikainakoak izatea (bereziki Maite Losada, abeslaria) eta abar. Ikusi dugunez, konturatu gara “munduan musika gehiago daudela” eta munduko musika tresnei buruz asko ikasi dute: izenak, soinuak, erritmoak…), baina baita ere musika mundu osoan zehar jotzen dela eta guztion gustokoa dela, beraz musikak elkartzen gaitu, denak berdinak gara eta errespetuz jokatu behar dugu.

Azkenik, ikasle guztiek uste dute merezi dela halako ekintzetara joatea, zeren eta klasean ez egoteaz aparte, oso ondo pasatzen dugu, jende eta kultur berriak ezagutzen ditugu, gauza berri asko era dibertigarri batean ikasten ditugu – musika, ohiturak, musika tresnak…-, lagun berriak egiten ditugu, neska asko ezagutzen dira…. eta ikasle batek esanda eta oso garrantzitsua dena, “ekintza hauetan hobeto portatzen garelako”.

Mila esker guztioi, antolatzaileei hain ekintza aberasgarri prestatzeagatik eta ikasleei parte hartzeagatik.

Seguru baietz, datorren urtean errepikatuko dugu!!!

Hona hemen merezi duten bi bideo, bat gure ikasleen argazkiekin eta beste bat "Stand by me" abestiaren bertsio berezi bat, kulturartekotasuna primeran adierazten duena.






jueves, 24 de marzo de 2011

INAUTERIAK 2011

Aurten, Güeñes BHIn inauteriak ospatu ditugu. Hurrengo bideoan ikusten duzuenez, guztion partaidetza zoragarria izan zen eta primeran pasatu genuen. Gauza batzuk hobetu dezakegu, megafonia adibidez, baina beste batzuk -mozorroak eta giroa- zaila izango da datorren urtean hobetzea. Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik.


martes, 22 de marzo de 2011

IKASLEEN HITZALDIAK INSTITUTUAN

IES GÜEÑES BHIn Kulturartekotasuna Proiektutik hitzaldi batzuk prestatzen ari gara gure ikasleek haien herrialdeak eta kulturak azal ditzaten. Orain arte, bi hitzaldi izan ditugu Sodupeko Kultur Etxean. Lehenengoan, Gabonetako oporrak hartu baino lehen izan zen, eta hizlariak Mohamed eta Samira izan ziren. Bi ikasle hauek, 2. eta 4. DBHkoak direnek, Saharari buruz hitz egin ziguten eta primeran egin zuten biek! Aldi berean, Yolandak, zentruko irakasle batek, bideo bat prestatu zuen guztiontzat eta oso gustura ikusi eta disfrutatu genuen.
Bigarren hitzaldia Martxoak 3an izan genuen, inauterien ospakizun egunean. Honetan Sebastianek Kolonbiari buruz eta Gustavo eta Victor Hugok Brasili buruz hitz egin ziguten, agerian uzten Brasilen futbola eta inauteriak aparte, gauza interesgarri gehiago daudela eta Kolonbian gauza bera: zelako herrialde eta kultura zoragarriak biak!
Hitzaldi hauetan parte hartzen oso harro sentitu gara denok, haiek haien herrialdeak eta kulturak azaltzen eta gu entzuten eta ikasten gure kideengandik. Mila esker guztiei.