jueves, 31 de marzo de 2011

NOTA ASKO, SOINU BAT



Pasaden asteazkenean, Martxoak 30, berrehun ikasle inguru munduko kulturengana hurbildu ziren musikaren bidez. Ikasleak 10-14 urtetakoak eta Bizkaiko 8 ikastetxetakoak ziren. Gure institututik DBH 1. mailakoak joan ziren Miren H. eta Argirekin, Kultutrartekotasuna Proiektuaren barne.

Jardunaldia goizeko 10etan hasi zen, Bilboko El Carmen Elizaren lokaletan. Txemi Aranburuk, Güeñesko irakasle ohia eta talde antolatzaile kide eta aurkezleak azaldu zuenez, ekintza onen helburu nagusia “besteek eskeintzen diguten aberastasunera urbiltzea da”.

Aurkezpena egin eta gero, bideo batzuk ikusi genituen pentsarazteko eta motibatzeko. Geroago, ikasleak taldeka banandu ziren eta lan egiten hasi ziren. Gure ikasleek egindako tailerrak hauek izan ziren: “euri makila bat egiten ikasten”, “kulturartekotasunari buruzko testigantzak, munduko musikak eta abestiak, baina beste tailer batzuk ere egon ziren, halaber: Indiako pandero bat egiten ikasten, muralak, entzunaldiak eta dantza. Atsedenaldia eta gero, talde bakoitzak besteen aurrean azaldu zuen tailerretan egindakoa. Eta amaitzeko, “Crea música” talde afrikarra bere soinuak eta dantzak eskaini zizkiguten. Esan daiteke hau izan zela unerik politena, parte hartu genuen guztiek, bai ikasleak bai irakasleak, elkarrekin dantza egiten hasi ginenean. Zoritzarrez, nahiz eta oso gustora egon, guk amaitu baino lehen alde egin behar izan genuen, bazkaltzeko ordua baitzen.

Tailerretan ikasleek egindako tresnak berziklatutako materialekin egin zituzten. Horretaz aparte, munduko musika eta baloreei buruzko hausnarketa sakon bat egin zuten, beste herrialdetako eta beste ikastetxeetako ikasleekin egon ziren… “Nota asko, soinu bat” II. ekitaldi honetan.

Gure ikasleen balorazioa oso ona izan da. Gehien gustatu zitzaiena, esan dudan bezala, azken kontzertua izan zen, “oso ondo jotzen zutelako, martxa handia sortu zelako eta jende guztia dantzatzen jarri zelako”. Horrez gain ere asko baloratzen dute beste ikastetxeetako jendea ezagutzeko aukera izatea, kulturartekotasunari buruzkoa ikasitakoa, musika tresna ezberdinak ikastea (yunbel, zanpoina, kutxa…), klaseekideekin gelaz kanpo egotea, jende berria ezagutzea, monitoreak bikainakoak izatea (bereziki Maite Losada, abeslaria) eta abar. Ikusi dugunez, konturatu gara “munduan musika gehiago daudela” eta munduko musika tresnei buruz asko ikasi dute: izenak, soinuak, erritmoak…), baina baita ere musika mundu osoan zehar jotzen dela eta guztion gustokoa dela, beraz musikak elkartzen gaitu, denak berdinak gara eta errespetuz jokatu behar dugu.

Azkenik, ikasle guztiek uste dute merezi dela halako ekintzetara joatea, zeren eta klasean ez egoteaz aparte, oso ondo pasatzen dugu, jende eta kultur berriak ezagutzen ditugu, gauza berri asko era dibertigarri batean ikasten ditugu – musika, ohiturak, musika tresnak…-, lagun berriak egiten ditugu, neska asko ezagutzen dira…. eta ikasle batek esanda eta oso garrantzitsua dena, “ekintza hauetan hobeto portatzen garelako”.

Mila esker guztioi, antolatzaileei hain ekintza aberasgarri prestatzeagatik eta ikasleei parte hartzeagatik.

Seguru baietz, datorren urtean errepikatuko dugu!!!

Hona hemen merezi duten bi bideo, bat gure ikasleen argazkiekin eta beste bat "Stand by me" abestiaren bertsio berezi bat, kulturartekotasuna primeran adierazten duena.






jueves, 24 de marzo de 2011

INAUTERIAK 2011

Aurten, Güeñes BHIn inauteriak ospatu ditugu. Hurrengo bideoan ikusten duzuenez, guztion partaidetza zoragarria izan zen eta primeran pasatu genuen. Gauza batzuk hobetu dezakegu, megafonia adibidez, baina beste batzuk -mozorroak eta giroa- zaila izango da datorren urtean hobetzea. Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik.


martes, 22 de marzo de 2011

IKASLEEN HITZALDIAK INSTITUTUAN

IES GÜEÑES BHIn Kulturartekotasuna Proiektutik hitzaldi batzuk prestatzen ari gara gure ikasleek haien herrialdeak eta kulturak azal ditzaten. Orain arte, bi hitzaldi izan ditugu Sodupeko Kultur Etxean. Lehenengoan, Gabonetako oporrak hartu baino lehen izan zen, eta hizlariak Mohamed eta Samira izan ziren. Bi ikasle hauek, 2. eta 4. DBHkoak direnek, Saharari buruz hitz egin ziguten eta primeran egin zuten biek! Aldi berean, Yolandak, zentruko irakasle batek, bideo bat prestatu zuen guztiontzat eta oso gustura ikusi eta disfrutatu genuen.
Bigarren hitzaldia Martxoak 3an izan genuen, inauterien ospakizun egunean. Honetan Sebastianek Kolonbiari buruz eta Gustavo eta Victor Hugok Brasili buruz hitz egin ziguten, agerian uzten Brasilen futbola eta inauteriak aparte, gauza interesgarri gehiago daudela eta Kolonbian gauza bera: zelako herrialde eta kultura zoragarriak biak!
Hitzaldi hauetan parte hartzen oso harro sentitu gara denok, haiek haien herrialdeak eta kulturak azaltzen eta gu entzuten eta ikasten gure kideengandik. Mila esker guztiei.