martes, 12 de abril de 2011

HITZALDIA: IJITOAK ETA MAROKO

Apirilaren 8an mundu osoan Herri Ijitoaren eguna ospatzen zen. Gure institutuan ere ospatu nahi genuen eta horretarako Kulturartekotasuna Proiektutik hitzaldi berri bat antolau genuen Sodupeko Kultur Etxean. Honetan Evelin, Judith eta Korik herri ijitoaren kultura, ohiturak, arauak... azaldu zizkiguten eta ikasleen galderak erantzun zituzten. Oso aberazgarria izan zen, zeren eta nahiz eta gure artean bizi eta hazi oso ezezagunak dira guretzat haien ohituren esanahiak eta arrazoiak. Aldi berean erakutzi ziguten oso harro daudela ijitoak izateagatik eta XXI. mendeko ijitoak direla. Eskertu behar diegu Albari eta Migueli -Juditen ama eta Evelinen aita- laneguna izan arren gurekin egoteagatik haien alabak laguntzen data berezi honetan. Haiekin batera, Meryem-ek ere Marokoko kultura azaldu zigun: kokapena, jaiak, janariak, bisitatzeko lekuak, ospakizunak... argazki ederren bidez. Eskerrik asko hizlari hauei, bikanekoak zarete!!! DBH 1. mailan horrelako hitzaldia prestatzeko gai izan bazarete etorkizunean hartzen duzuen helburua lortuko duzue!!!


4 comentarios:

  1. lo emos echo muy bien aunque estabamos muy nerviosas gracias por vuestra atencion de los profesores gracias Miren.h por aguantarnos.
    XD

    ResponderEliminar
  2. Asko gustatu zitzaigun eta primeran egin zuten!!
    Neskak hoberenak zarete :)

    Sara M. eta Amaia L.

    ResponderEliminar
  3. lo habeís hecho muy bien

    ResponderEliminar
  4. Izugarri interesgarria da egiten ari zaren lana. Zorionak eta aurrera jarraitu. Ongi etorri bero bat ere jaio berria den blog honi.

    ResponderEliminar