martes, 28 de junio de 2011

DATORREN IKASTURTEAN JARRAITUKO DUGU LANEAN

Zorionak proiektu honetan parte hartu duzuen guztiontzat! Eusko Jaurlaritzak eraberritu digu Kulturartekotasuna Proiektua datorren ikasturterako. Honek suposatzen du Irailan berriro jarriko garela lanean ekintza eta gai berriak lantzeko. Beraz, Irailak 1ean hemen izango nauzue, proiektu eta ikasleen berriak kontatzen. Eskerrik asko zuen laguntza eta arretagatik. ONDO PASA OPORRETAN!!!!

LIBURUTEGIKO SARIAK: IRAKURLERIK HOBERENAK

Ekainaren 20an, institutuko azken ekitaldian liburutegiko sariak banandu genituen irakurleen artean. Aurtengo 1. Saria Evelin Jiménezentzat izan da eta 2. Saria Ane Artetxerentzat. Gogoratu nahi dugu Evelin blog honetan agertu zela orain dela gutxi Herri Ijitoari buruzko hitzaldian ere parte hartu zuelako. Zorionak Evelin eta Ane!!!



4. HITZALDIA: EUSKAL HERRIA

Pasaden astean, 2011-6-20an, Sodupeko Kultur Etxean veste ekintzen artean Kulturartekotasuna Proiektuaren barnean antolatutako azken hitzaldia izan genuen. Honetan Euskal Herria izan zen gaia, eta hitzaldiaren proposamena ikasle batzuena izan zen. Hizlariak Eloi Basarrate, Alexander Martínez (2. DBH-koak), Ibone García, AmaiaIribar, Lucía Fernández eta Josu Gutiérrez (3. DBH-koak) izan ziren. Euskal Herriaren ezaugarri batzuk azaldu zizkiguten (kokapena, historia, ezaugarri politiko batzuk, hizkuntza…) eta, nahiz eta arazo tekniko batzuk izan, primeran egin zuten. Zorionak eta eskerrik asko guztiei haien partaidetzagatik!!!